XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PUNTUA ETA GAIA

URKO ESNAOLA

Doinua: Xarmegarria zira.

Puntua:

Oker asko dakartza
belozidadeak
bizi asko eraman
ditu errepideak
kondutoreak dira
axolagabeak
ta okerrena hau da
normalen gazteak.

Gaia: Auto eskolan karneta ateratzen ari zara.

Aproba batzuk egin ondoren 1 Formulako pilotu izateko dohaiak dauzkazula esan dizute.

Doinua: Amodioa gauza tristea

Gogo politez saiatua naiz
karneta atera lanetan
esan ditenak ez nau ipini
inolaz ere penetan
eta probatu egin behar det
kotxena gaurko honetan
formula uno polita izango
da neretzako benetan
baietz bidetik azkar atera
lehendabiziko kurbetan.